13/11/19

JARRI JOKO BAT ZURE BIZITZAN. ABENDUAK 16.


Aurten ere, Donostia Gazteriako Gros Haurtxokoak eta Gaztelekuak antolatzen duten “Jarri joko bat zure bizitzan” ekimenean parte hartuko dugu.
Helburua, jolasteak pertsonen garapenerako eta guraso eta seme-alaben arteko harremanerako tresna gisa duen garrantziaz kontzientzia hartzea da.
Horretarako, astuburuan zehar hemen ikus ditzakezuen ekimen ezberdinak izango dira: 👉https://labur.eus/QRNpf

Gure Valhalla Elkarte Ludikoaren partaidetza, Igandeak 16ean, 17h tatik 20h tara izango da, Groseko Gaztelekuan, non 12-16 urte bitarterako mahai joko ezberdinak eramango ditugun. Nerabeekin jolas egingo dugu eta gure pasioa den entretenimendu honen onurak irakatsiko ditugu.
Anima zaitez!!